Bihar, astelehena, 19:00etan, amaituko da inauterietako kartel lehiaketan parte hartzeko epea. Lanak aurkezteko oinarriak hemen kontsultatu ditzakezue.

Kultura Batzordeak, herriko artistek eta herri eskolako irakasleek osatutako epaimahaiak erabakia hartu ondoren, udalak datorren astean zehar jakinaraziko du zein izan diren lan sarituak. Bost kategoria izango dira, eta maila bakoitzeko irabazleak saria jasoko du:

  • 2 eta 5 urte bitartekoentzat: oparia
  • 1. eta 3. maila bitartekoentzat: oparia
  • 4. eta 6. maila bitartekoentzat: oparia
  • 12 eta 15 urte bitartekoentzat: 60€
  • 16 urtetik gorakoentzat: 150€

Sari horiez gain, kartel irabazleek Getariako Inauteriak 2020ko jai egitaraua iragarriko dute.

 

Lotutako albisteak: