Itsas Laguntza Humanitarioak adierazi duenez, atzo goizaldean jaso zuen Aita Marik Tripoli ekialdean noraezean zebilen 90 pertsonatik gorako pateraren abisua. Libiako agintariek, euren zentroak beteta daudela argudiatuz, ontzia ez dutela erreskatatuko adierazi ondoren, laguntza eskaintzera abiatu dira.

Pateraren kokalekua./ Argazkia: Itsas Laguntza Humanitarioa

Erreskatatuen artean 19 emakume (horietatik hiru haurdun), 18 urtetik beherako 37 adingabe, eta 40 gizonezko daude. Orain, naufragoak lurreratzeko portu seguruen esleipenen zain dago Aita Mari.

Pertsona migratzaileentzat, Mediterraneo itsasoak munduko muga arriskutsuena izaten jarraitzen du. Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) plazaratutako datuen arabera, 2019. urtean, itsasoa zeharkatzeko saiakeran, 1.885 pertsona hil ziren.

Argazkiak: Itsas Laguntza Humanitarioa

 

Lotutako albisteak: