Getaiarrak taldean gero eta partaide gehiago ditugu. Taldea sortu eta lehenengo aste hartan, 108 ginen. Orain, berriz, 185 gara. Horrek esan nahi du, denboraldi berri honetan, aurrenengo postua eskuratzea aurrekoan baino zailagoa izango dela.

Lehenengo astean, Aitor IO erabiltzaileak lortu du garaipena. 518,75 punturekin berak ezarri du denboraldiko lehen errekorra. Beraz, puntuazio horixe izango da lehenengo postua eskuratu ahal izateko datozen asteetan lehiakideek gainditu beharrekoa. Hala ere, Aitorrek ezingo du gehiegi erlaxatu, izan ere, atzetik, oso gertu ditu lehengo denboraldiko bi izarrak: Txantxi Dotore (509,75) eta Iruene (506,93).

Lotutako albisteak: