Otsailaren 22an, larunbatean, ospatuko dira Getarian inauteriak. Udalak, jada, egitarauko ekintzetako bat zein izango den argitu du: dantzaldi erraldoia. Herritarrei jai giroan plaza morroz betetzeko eta elkarrekin dantzatzeko deialdia egin zaie.

Erronka 19:00etan herriko plazan izango da, eta helburua da ahalik eta pertsona gehien dantzan jartzea. Koreografia ikasteko goian duzuen bideo tutoriala prestatu dute.