Urritza Aisialdi Elkarteak antolatuta, bihar, larunbata, inauterietako eskulan tailerra egingo da. Inauteriak gainean ditugu eta haurrek euren mozorroak prestatzeko aukera izango dute. Ekintza 12:00etan hasita, frontoian izango da. Eguralde txarra eginez gero, berriz, Berdura Plazan.