Gaur egin ditu publiko Getariako Udalak 2020ko inauterietako kartel lehiaketako irabazleen izenak. Epaimahaia pasa den asteartean, otsailaren 11ean, bildu zen eta aurkeztutako 32 lanetatik kategoria bakoitzeko irabazle bana hautatu zuen. Ondorengoek jasoko dute saria:

  • 2-5 urte: Karen Esnal Gastezi (5 urte)
  • LH1-LH3: Lur Elorrieta Alberdi (8 urte/LH2)
  • LH4-LH6: Irati Vicente Ezenarro (9 urte/LH4)
  • DBH: Estanix Irazu Larrazabal (14 urte/DBH2)
  • Helduak: Asier Illarramendi Etxabe

Sari banaketa otsailaren 22an, larunbatean, plazan, 18:45ean egingo da. Bestalde, datorren astelehenetik otsailaren 25a bitartean, lan guztiak udaletxeko sarreran izango dira ikusgai.

Inauterietako festa

Irabazleen lanak, gainera, 2020ko inauterietako jai egitaraua iragartzeko erabili dituzte. Getarian, hilaren 22an ospatuko dira inauteriak, eta egun osoan zehar hainbat ekintza izango dira:

  • 10:30etik aurrera: erakusleiho onenak aukeratuko dira
  • 12:00etan: Jainekin txarangarekin, “Pote Zomorro” alaia
  • 17:30etik 19:00etara: herriko plazan, Kolaxekin musika eta dantza
  • 18:45ean: plazan, kartel eta erakusleiho lehiaketako sari banaketa. Horrez gain, 2020ko “Karnabaleruena” izendatuko da
  • 19:00etan: plazan, dantzaldi erraldoia
  • Jarraian: kalez kale, Jainekin txaranga

Tabernetan, berriz, 60 euroko bonoak zozketatuko dituzte. Inauteri egunean zehar, tabernetan kontsumitzeagatik, zozketan parte hartzeko txartelak emango dituzte. Zozketa hurrengo egunean, otsailaren 23an, eguerdiko txikiteoan egingo da.

Lotutako albisteak: