Aurten, azaroaren 20tik abenduaren 4ra, Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan lelopean, Euskaraldiaren bigarren edizioa egingo da. Euskaraldiak, herri bakoitzean dinamizatzaile bat jarri du, eta Getariakoa Sara Saizar da. Dinamizatzaileaz gain, ordea, ekimenak aurrera egin dezan, herritarrek osatutako batzorde bat sortzea beharrezkoa da.

Horren harira, datorren astelehenean, Euskaraldiko batzordea sortzeko helburuarekin, bilera irekirako deialdia egin dute. Bilkura, 18:30ean hasita, alondegian egingo da.

Lotutako albisteak: