Datorren ostiralean, otsailaren 21ean, hasiko da Gure Txeru Elkarteak antolatutako Floren Memorialaren hamargarren edizioa. Aurtengoan, norgehiagokan, 11 taldek parte hartuko dute. Ostiralean, 21:00etan hasita hiru partidu izango dira herriko frontoian, eta igande goizean beste bi:

  • Ostiralean 21:00etan: Taxko-Iribar
  • Ostiralean 22:00etan: Elkano-Haitze
  • Ostiralean 23:00etan: Astillero-Izarri
  • Igandean 11:00etan: Giroa-Txoko
  • Igandean 12:00etan: Xagu-Balearri

Jardunaldi bakoitzean talde batek atsedena izango du, eta lehenengo honetan Kaia/Kaipe geratuko da lehiatik kanpo. Txapelketako partiduak ekaina bitartean ia astebururo jokatuko dira. Horrela, aurreikusitakoaren arabera, ekainaren 6an izango dira X. Floren Memorialeko finalak. Denboraldiko egutegia ondorengo dokumentuan duzue ikusgai.

Denboraldiko egutegia