Lehengo lepotik burua, dio esaera zaharrak; eta hala da Egunean Behin aplikazioko Getaiarrak taldean. Izan ere, aurreko denboraldian hainbestetan gertatu bezala, Txantxi Dotorek irabazi zuen herritarren arteko lehia pasa den astean.

Hasi berri den hirugarren denboraldiko puntuazio altuena eskuratu zuen, gainera: 533,88. Bigarrenari tarte nabarmena atera zion, 504,01 puntu egin baitzituen Iruenek.

Hala, azken astean Txantxi Dotorek ezarritako marka gainditu beharko du, oraingoz, denboraldi amaieran ARTZAPEk emango duen saria eskuratu nahi duenak. Horra hor erronka!