Getariako Gaztetxeak antolatuta, datorren larunbatean, otsailaren 22an, hiru taldek eskainiko dute kontzertua. Gaueko 21:30ean hasita, emanaldiak gaztetxean bertan izango dira. Alde batetik, Rata Negra madrildarra izango da oholtza gainean. Juanita y los Feos eta La URSS taldeetako kideek osatzen duten punk talde honek doinu ilunez eta gordinez gain, doinu dantzagarriak ere eskainiko ditu.

Beste gonbidatua Bilbotik etorritako Marmol taldea izango da. Hauek ere punk estilotik datoz, zehatzago esateko, punk-pop estiloa lantzen dute. Hirugarren taldea Zarauzko Managaitz da. Horiek, berriz, melodiaz bustitako punk azkarra eskainiko dute.