Xaguak, otsoak, rockeroak, pailazoak, piratak… gaur denetarik ikusi zitekeen Iturzaeta herri eskolan. Haur hezkuntzako lehenengo mailatik hasi eta lehen hezkuntzako seigarren maila bitarteko haurrek, arratsaldea dantzan eta jolasean igaro dute.

Giro bikaina sortu da eta guraso ugari bertaratu dira euren haurrek prestatutako dantza ikuskizunak ikustera. Ondoren, haur hezkuntzako haurrei ogitartekoa txokolatearekin eta lehen hezkuntzakoei txokolate beroa bizkotxoekin eman dizkiete.