Atzo Iturzaeta Herri Eskolakoek egin bezala, kolore eta esanahi askotako mozorroz atera dira getariarrak kalera eguerditik. Talo postua frontoian, pailazoak plazan, marrazki bizidunetako pertsonaiak Kale Nagusian, eraldatutako dendak… itxuraldatu egin da Getaria. Alaitasunak datozen orduetan mantenduko da, hainbat musika ekitaldi, inauterietako lehiaketetako sari banaketak eta dantza erraldoia izango baitira.