Martxan da Getariako Literatura Lehiaketaren 19. edizioa. Urtero bezala, getaiarrei dago zuzenduta eta partaideek, betiere adinaren arabera dagokion mailan, nahi adina lan aurkezteko aukera dute. Maila bakoitzean bi modalitate izango dira: ipuina eta bertsoa edo olerkia. Idazlanak Getariako Udaleko bulegoetan edo Udal Liburutegian aurkeztu behar dira eta epea martxoaren 18an, 13:00etan, amaitzen da.

Bestalde, aurtengo edizioan bi berrikuntza izango dira. Orain arte, lehen hezkuntzako (LHko) bigarren mailakoek parte hartu zezaketen, aurten, berriz, lanak aurkeztu ahal izateko haurrek, gutxienez, LHko hirugarren mailan egon behar dute. Beste aldaketa sarietan izan da. LH3 eta LH6 mailen artean, ipuina modalitatean, mailako, sari bat beharrean bi banatuko dira. Maila egokiko olerkirik ez balego, hirugarren ipuin onena ere saritu egingo da.

Lanak nola aurkeztu
Lanak ordenagailuz idatzita aurkeztu behar dira. Horrez gain, “Times New Roman” 12 letra motarekin, lerroartean tarte bikoitza utzita, eta DIN A-4 neurriko orrietan. Idazlanarekin batera, gutun-azal itxi baten barruan adieraziko dira: egilearen izen-abizenak, helbidea eta telefono zenbakia. Kartazalaren kanpoaldean, ipuin edo olerki/bertsoaren izenburua idatziko da.

Idazlanen gaia librea da, baina lanak originalak, argitaragabeak eta beste inolako lehiaketetan saritu gabeak, eta jatorriz euskaraz idatziak izan behar dute.

Epaimahaia
Kide hauek osatuko dute aurtengo epaimahaia:

  • Iturzaeta Herri Eskolako irakasle bat
  • Artzape herri-aldizkariko ordezkari bat
  • Herriko idazle bat
  • Getariako Udaleko Euskara Batzordeko burua
  • Idazkari-lanak udal-teknikariak egingo ditu.

Erabakia
Epaimahaiaren erabakia jakitera eman ondoren, sariak apirilaren 24an banatuko dira, 18:30ean. Epaimahaiak sariak eman gabe utz ditzake, aurkeztutako lanek behar besteko mailarik ez dutela irizten badio.

Sariak

Lehen aipatu bezala, LH3-LH6 mailen artean, ipuina modalitatean, mailako bi sari banatuko dira. Gainerako hiru kategoriatan, maila eta modalitate bakoitzeko sari bakarra emango da.

 

Informazio gehiago behar izanez gero, hemen duzue udaletxeak argitutaratuko oinarrien eskuorria.