Iruene, pasa den denboraldiko Getaiarrak taldeko irabazlea izandakoak, denboraldi berriko lehen garaipena lortu du. Orain artean, txapela Aitor IOren eta Txantxi Dotoreren eskuetan izan da; lehenak bitan irabazi du, bigarrenak, berriz, behin. Laugarren aste honetan, ordea, Iruenek lortu du jokoko urrezko domina.

519.16 punturekin, otsaileko azken astea lehenengo postuan amaitu du. Atzetik, beragandik oso gertu, bigarren eta hirugarren postuan, hurrenez hurren, Maialen (515.64) eta Txantxi Dotore (513.79) sailkatu dira. Nahiz eta pasa den asteko irabazlea izan, Iruenek ez du lortu gainditzea Txantxi Dotorek, 533.88 punturekin, duela bi aste jarritako langa. Beraz, errekorrak, oraindik ere, Txantxi Dotorerena izaten jarraitzen du.