Berdinbidean Gipuzkoa ekimenaren bitartez, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Getariako Udalak elkarlanean, emakume helduentzako ikastaroa antolatu dute. Norbere burua ezagutuz izenburupean, ikastaroaren helburua da emakumeen arteko sareak eta ahalduntze prozesuak sustatzen jarraitzea. Saioak dohakoak dira eta Sortzen kontsultoriako Sheila Melcon psikologoak eta gizarte langileak emango ditu.

Ikastaroa bi orduko sei saiotan dago antolatuta. Saioak, Ulpiano aretoan izango dira, 17:00etatik 19:00etara, ondorengo egunetan (guztiak astearteak dira): martxoak 17 eta 31, apirilak 21, maiatzak 5 eta 19 eta ekainak 2. Bertan, bakoitzaren bizitzatik eta bizipenetatik abiatuz, hitza eta gorputza inplikatzen dituzten dinamikak egingo dira.

Izen ematea, martxoaren 11 bitartean, Getariako Udalean egin behar da. Informazio gehiago behar izanez gero, deitu 943 896 024 telefonora edota idatzi gizartekintza@getaria.eus posta elektronikora.