Egunean Behin jokoan ezustekoa izan da. Orain artean, Van gorstiga erabiltzaileak ez du inoiz Getaiarrak taldeko irabazlea izatea lortu. Pasa den astean, ordea, asteko garaile ez ezik, taldeko errekor berriaren erantzule bihurtu da.

9,43 galdera asmatu ditu bataz beste, eta horretarako erabilitako bataz besteko denbora 56,57 segundo izan dira. Txantxi Dotoreri aurre hartu dio, eta hark ezarrita zuen errekorra (533,88) ia 28 puntuko aldearekin gaindituta, Van gorstigak eskuratu du podiumeko lehenengo postua. Langa berria oso altu jarri du eta datozen asteei begira, kostako da puntuazio hori gainditzea.