Aurreko asteko Van gorstigaren erakustaldiaren ondoren, Egunean Behinen hain emaitza onak eskuratu izan dituen Txantxi Dotorek lortu zuen puntuaziorik altuena pasa den astean. Zazpi partidak jokatuta, 510,08 puntu irabazi zituen, bigarren geratutako Iruenek baino 4,75 gehiago (505,33 puntu egin ditu).

Horrela, lehenego astean Van gorstigak ezarritakoa da oraindik ere Artzapek emango duen saria jasotzeko gainditu beharreko puntuazioa: 561,53 puntu.

Igandean aplikazioaren garatzaileek aholkatu bezala, ahal den heinean, “hurrengo egunetako partidak etxetik jokatu, lagunok. Zaindu!”.