Astebete daramagu etxean eta udaberriak, eguzkiak edo asteburua izateak, azken egunotakoa baino bizitasun handiagoa ekarri du getariarren balkoi eta leihoetara. Dantzarako aprobetxatu dute batzuek balkoiko espazio murritza, trikiti zein panderoarekin auzotarrak animatzeko besteek.

Kantuak gorputza pixka bat mugitzeko ere balio duela ikusi ahal izan dugu berriro.

Etxean egon beharra arintzeko, egun osorako egitaraua prestatu dute, esaterako, Sahatsaga Goian. Eguerdian, adarra eta trikipoteoa zuten; 17:00etan danborrada, txokolatada eta Alea titakonga; 20:00etan, amaitzeko, txalo zaparrada eta erizain zein medikuen omenerako Lau teilatu abestiaren kantaldia.

Azken egunotan ere entzun ahal izan da abesti hori auzoan.

Herrerietan, berriz, jaietarako desioa antzeman zen atzo.

Badirudi, konfinamendua luzatzeko agindua emango dela datozen egunetan, beraz, eutsi umore horri.