Eusko Jaurlaritzak egunero ematen dituen datuen arabera, Getarian bigarren koronabirus kasua agertu da. Herenegun argitaratutako kontaketan baieztatu zen lehen gaixoa, atzokoetan, aldiz, ez zen kasu berririk ageri.

Eskualdean ere gora egin du kasu kopuruak egunotan. Horrela, gaur-gaurkoz atzemandako 17 kasu daude Zarautzen, eta bana Zumaian, Azpeitian eta Azkoitian.

Alarma egoera luzatuko da

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak bilera izan du gaur, bideokonferentziaz, autonomia erkidegoetako presidenteekin. Gobernuak alarma egoera bi astez luzatu nahi duela iragarri die. Konstituzioak dioenez, ordea, hori luzatzeko Kongresuaren onespena behar da; hortaz, asteazkeneko osoko bilkuran baieztatuko da alarma egoeraren luzapena.