Martxoko ekitaldiez gain, apirilekoak ere etetea erabaki du Getariako Gaztetxeak. Beraz, apirilerako hitzartuta zeuden ekitaldiak eta kontzertuak, momentuz, bertan behera geratu dira. Hala ere, koronabirusaren krisia amaitu ondoren, egutegia berreskuratu eta ekitaldi horiek egiten saiatuko dira.

Bestalde, egoerak hala uzten badu, maiatzaren 16an, Getariako Gazte Asanblaren 12. urteurrena ospatuko dela jakinarazi dute. Dagoeneko, prestaketa lanetan hasi omen dira.