Iragarri genizuen atzo Sahatsaga Goian eguna arinago pasatzeko egitaraua prestatu zutela. Arratsalderako danborrada zuten programatua, eta ez zuten hutsik egin. Gauean, Herrerietan izan zuten jarraipena danbor hotsek.

Etxean egoteko derrigortasunak ez du esan nahi bizitzak aurrera jarraitzen ez duenik, eta egunotan, urteak bete eta ospatzen jarraitzen dute getariarrek ere. Inoiz gutxi abestuko ziguten gehienoi gure kaleko bizilagunek, atzo Herrerietakoek egin bezala.

Oharra: zuen kalean ere egonaldi hau arintzeko ekintzak egiten ari bazarete eta Artzaperi helarazi nahi badizkiozue,  688 716 609 zenbakira bidal ditzakezue. Eutsi!