Koronabirusak ez du Egunean Behin jokoa etetea lortu eta lehiaketak aurrera darrai. 508 punturekin, Iruene izan da pasa den asteko Getaiarrak taldeko garailea. Irabazlearengandik oso gertu, bigarren eta hirugarren postuan amaitu dute, hurrenez hurren, Oier IA (503,18) eta Enekismo (502,43) erabiltzaileek.

Hala ere, duela bi aste Van gorstigak 561,53 puntutan ezarritako marka gainditzea, oraingoz, ez du inork lortu. Beraz, berak jarraitzen du bigarren denboraldi honetako podiumeko lehen postuan.

 

Lotutako albisteak: