Koronabirusaren harira, Naiz irratian, Ion Garate kazetariak elkarrizketa sakona egin die hiru euskalduni. Tartean, bi getariarrak: Beñat Larrañaga eta Joseba Fuentes. Covid-19aren pandemia Euskal Herritik kanpo nola bizi duten edota bizi izan duten kontatu dute.

Fuentes Nepaldik itzuli berria da. GKE batekin eta dokumental bat grabatzeko helburuarekin, hilabete batez egon da bertan. Ondoren, bidaia aprobetxatuz, Asiako inguruneak ezagutzen ibili da: Thailandia, Malaysia eta Filipinak. Larrañaga, berriz, Ozeano Atlantikoaz bestalde, Argentinan dago. Egoera ikusita, pare bat egun barru etxera itzultzeko hegazkina hartuta zuen, baina hegaldiak bertan behera geratzen ari direnez, momentuz, ez daki Getariara itzultzeko aukerarik izango duen.

Naizen webgunean duzue entzungai elkarrizketa osoa.