Duela egun batzuk hasi ziren Getariako zenbait auzotan alarma egoerak eragindako etxeratzea arintzeko ekintzak antolatzen. Asteburuko kontua zela pentsa bazitekeen ere, ez da hala eta Sahatsaga Goian, adibidez, egitaraua prest dute astegunetarako ere.
Astelehen eta asteazkenetan:
- 19:00etan, Socu Baci, Marmoka dantza eta Alea titakonga.
- 20:00etan, txalo zaparrada eta bertsoak.
Astearte eta ostegunetan:
- 19:00etan, batukada, Epo itai tai ye eta Alea titakonga.
- 20:00etan, txalo zaparrada eta bertsoak.
Bien bitartean, Herrerietan egunerokoa bihurtu den musika emanaldiaren errepertorioa zabaltzen ari da.