Konfinamendua dela eta, eskailera mekanikoen erabilera ere murritzagoa eta mugatuagoa da. Hori dela eta, Udalak horiek denbora gutxiagoz martxan egoteko erabakia hartu du. Ordutegia herriko dendarien zabaltze eta ixte orduaren arabera zehaztu da. Hala, astelehenetik ostiralera 07:00etatik 20:00etara egongo dira martxan, larunbatean 07:00etatik 14:00etara, eta igandean, berriz, geldirik egongo dira.

Balentziaga kaleko igogailua

Horrez gain, igogailua erabiltzeko gomendioak gogorarazi dituzte: ahal den guztietan bakarrik igo; eskuekin zuzenean ez sakatu botoiak, eskularruak erabili; eta ukituz gero, aurpegia ez ukitu eta etxera iristerakoan eskuak garbitu. Igogailua egunean bi aldiz garbituko eta desinfektatuko da.

Argazkia: Getariako Udala