Konfinamenduak benetan egoera latzean jarri ditu indarkeria matxista jasaten duten emakumeak. Lehen ere, egoera horiek identifikatzea ez zen erraza izaten, baina etxetik atera ezin izate honek zailagoa bihurtu du dena.

Krisi egoera honetan, hala ere, indarkertia matxistaren biktima diren emakumeentzat, 24 orduz zabalik dagoen arreta zerbitzuak martxan jarraitzen du. Horretarako, Eusko Jaurlaritzak bi telefono jarri ditu eskuragarri. Informazioa edo beste edozein laguntza behar izanez gero deitu 900 840 111 telefonora, eta larrialdi bat bada 112ra.