GetaiTri Triatloi Klubak jakitera eman berri duenez, maiatzaren 1ean egitekoa zuten Getariako Triatloia, koronabirusa dela eta, bertan behera utzi dute. Beraz, aurtengo triatloia ez da egingo. Klubak bere sare sozialetan adierazi du, izena eman duten guztiei, ordainketa egiteko erabilitako txartelera bertara, itzuliko deitela dirua. Datorren urtera arte itxaron beharko dute kirolariek bertan parte hartu ahal izateko.