Orain dela zortzi egun, martxoaren 20an, sartu ginen udaberrian, eta orain ordu aldaketa egitea tokatzen zaigu. Aurtengo urtaro eta ordu aldaketak egoera ezohiko batean datoz; izan ere, koronabirusa dela eta, denok konfinatuta jarraitzen dugu. Hala ere, bihar goizaldeko 02:00etan erlojuak ordubete aurreratu beharko ditugu.

Orratzek goizeko 02:00ak direla adierazten dutenean, 03:00etara aurreratu behar ditugu. Udaberriko ordu aldaketa hau Europar Batasuneko herrialde guztietan egingo da. Horrela, igandetik aurrera eta udazkena bitartean, beranduago argituko eta ilunduko du egunak.