Gipuzkoako Sedagaigileen Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiak erakutsi dion kezkari nolabaiteko erantzuna emanez, “Mascarilla 19” kanpaina jarri du martxan. Proiektuaren helburua da, egoera ezohiko honetan, indarkeria matxistaren biktima diren edo izan daitezkeen emakumeei laguntza eskatzeko erraztasun gehiago ematea. Izan ere, konfinamenduak zenbait emakumeren egoera asko zaildu du eta laguntza eskatzeko oztopoak gehitu egin dira.

Prozedura erraza da. Biolentzia matxistaren biktima den edo izan daitekeen emakumea farmaziara joan eta “Mascarilla 19” eskatuko du. Horixe da laguntza eskatzeko pasahitza. Farmaziakoak emakumeari izena, helbidea eta telefonoa eskatuko dizkio, eta hortik aurrera, 900 840 111 telefonora deitzeaz eta biktimaren datuak emanez protokoloa martxan jartzeaz, farmazia bera arduratuko da.