Bart gauean argitaratu da funtsezkoak ez diren lan jardueren etetea arautzeko 10/2020 Errege Dekretua. Aurreikusten zen bezala, langileek etxean geratu beharko dute, soldata jasota, martxoaren 30etik apirilaren 9ra bitartean. Hala ere, azken orduko aldaketa bat izan da, gaur, martxoak 30, trantsizio eguna izango delako, eta ondorioz, jarduera berehala eten ezin dezaketen enpresetako langileek joan ahal izango dutelako lanera. Itxiera prestatzea izango da horien egitekoa.

Lantoki askotan telelanean dabiltza azken asteotan, hori mantendu egingo da.

Honakoak dira, azkenik, jarduera etetetik salbuetsita daudenak:

  • Alarma egoera arautzu zuen martxoaren 14ko dekretuan zehaztutakoak, hau da, garraioa, aduanak, energia, petrolio eta gas hornidura bermatzeko beharrezkoak direnak.
  • Janariak, edariak, animalientzako elikagaiak, garbiketa produktuak, botikak, osasuna produktuak edo hau babesteko beharrezkoak ekoizten eta banatzen dituztenak.
  • Janaria etxera eramaten duten ostalaritza saltokiak.
  • Osasun teknologiaren eta materialen zein erietxeetako ekipamenduen ekoizpen katean eta banaketan lan egiten dutenak.
  • Funtsezkotzat hartu diren jarduerek ongi funtzionatzeko beharrezkoak diren hornidura eta materialak eskaintzen dituen manufaktura industriaren jarduerari eusteko ezinbestekoak direnak.
  • Pertsonen eta merkantzien garraioan aritzen direnak.
  • Espetxe Instituzioetan, babes zibilean, itsas salbamenduan, suteetan, meatzeen segurtasunean eta bide segurtasunean lan egiten dutenak. Segurtasun pribatuko langileak ere bai baldin eta segurtasunezko garraioan, alarmei erantzuteko lanetan eta oinarrizko zerbitzuak ematen ari badira.
  • Armadari materiala eta ekipamenduak hornitzeko langileak.
  • Osasun zentroetako langileak eta adinekoak, adingabeak, mendekotasunak edo ezgaitasunak dituzten pertsonak artatzen dituzten zentroetakoak. Era berean, COVID-19ari aurre egiteko ikerketa eta garapen zentroetan lan egiten dutenak, eta horiei zerbitzuak ematen dizkieten enpresen gutxieneko zerbitzuak. Hileta zerbitzuetako langileak.
  • Animalien osasuna artzatzeko zentroetako langileak.
  • Prentsa eta komunikabideak saltzen, inprimatzen eta banatzen lan egiten dutenak.
  • Finantza zerbitzuak; bankuak, aseguruak eta inbertsioak. Ezinbestekoak zerbitzuak bakarrik emango dituzte.
  • Telekomunikazio eta ikus-entzunezko nahiz beharrezko informatika zerbitzuetako enpresak, eta horiek ahalbidetzen dituzten sare eta instalazioetan dihardutenak, bereziki zerbitzu publikoak eskaintzeko beharrezkoak diren kasuetan.
  • Genero indarkeriaren biktimak babesteko eta artatzeko zerbitzuak.
  • Bertan behera geratu ez diren auzibideetan, abokatuak, prokuradoreak, gizarte langileak, itzultzaileak eta psikologoak
  • Lege aholkularitzan, gestoria administratiboetan eta lan arriskuen prebentzioan lan egiten dutenak, soilik premiazko kasuetan.
  • Notariotzan eta erregistroetan lan egiten dutenak, soilik Segurtasun Juridikoko Zuzendaritzak ezinbestekotzat jotako zerbitzuak betetzeko denean.
  • Matxurak premiaz konpontzeko nahiz garbiketa eta mantenu zerbitzuetan dihardutenak. Hondakin arriskutsuak, hiri hondakinak eta ur hondakinak jasotzen, kudeatzen eta tratatzen dituztenak, deskontaminazio jardueretako beharginak eta hondakinen kudeaketan, garraioan eta kentzean ari direnak.
  • Iheslarientzako harrera zentroetako eta immigratzaieleentzako zentroetako langileak, Migrazioetarako Espainiako Estatu Idazkaritzak diruz lagundutakoak direnean.
  • Ur horniduran, garraioan, arazketan eta saneamenduan lan egiten dutenak.
  • Meteorologia zerbitzuetakoak.
  • Estatuak izendatutako operadoreak emandako posta zerbitzuko langileak.
  • Osasun materialen inportazioan eta horniduran lan egiten duten sektoreetakoak; logistika, garraio, biltegiratze, aduana zirkulazio eta, oro har, osasun korridoreetan parte hartzen duten guztietakoak.
  • Internet, telefono edo posta bidezko komertzio bidez erositako produktuen banaketan eta entregatzean lan egiten dutenak.
  • Premiazkotzat jotako zerbitzuetan lan egiten duten beste edozein sektoretakoak.

 

Lotutako albisteak: