Atzo bukatu zen Egunean Behin jokoaren hirugarren denboraldia. Azken astean Txantxi Dotore izan da irabazlea, 546,64 punturekin. Bigarrenak, Iruenek, 537,12 puntu eskuratu ditu.

Dena den, azken asteko puntuazioarekin ere ez du lortu Van gorstigak duela aste batzuk ezarritako 561,53 puntuko langa gainditzerik. Horixe izan da gailurra, beraz, beretzat izango da Salanorten otarra. Zorionak! Alarma egoera dela eta, konfinamendua bukatzean emango diogu saria.

Egunean Behin ber bi

CodeSyntaxek garatzen duen jokoa atzo zen amaitzekoa baina “koronabirusa, berrogeialdia, urruntze soziala…” tarteko, aste honetan formatu berezian egitea erabaki dute. Egunean Behin ber bi izena jarri diote, hain zuzen ere, egunero bi aldiz jokatzeko aukera egongo delako: bat, egunean zehar, ohi bezala; bestea, bihartik aurrera, 19:00etan, zuzenean.

Zuzeneko partida hori Youtuben ikusi ahal izango da, Egunean Behinen kanalean, 150 jokalarik hartuko dute parte eguneko bigarren partida horretan, bezperako 50 onenek eta zozketa bidez aukeratutako 100 pertsonek. Sailkapena, beraz, asterokoa beharrean, egunerokoa izango da.

 

Lotutako albisteak: