Atzo arratsaldean, WhatsApp eta Facebook sare sozialen bitartez, Urritza Aisialdi Elkarteko kideak bideo bat zabaltzen hasi ziren. Bertan, Alaitz eta Maiderren Txanpon baten truke abestiarekin, hainbat begirale dantzan eta musika tresna desberdinak jotzen agertzen dira. Hala, konfinamendu egoera hau alaitzeko asmoarekin, herritarrak, irudimena erabiliz, bideo desberdinak egitera animatu nahi izan dituzte.

Orain, beraz, getariarren txanda da. Proposamen desberdinak bidaltzera haur, gazte eta heldu gonbidatu dituzte. Bideoak urritza.ae@gmail.com posta elektroniko bitartez eurei bidali behar zaizkie. Ondoren, jasotako irudiekin getariarren bideo bat egingo dutela jakinarazi dute. Bideo hori datorren igandean argitaratuko dute.