Gaur izan da funtsezko lan jarduerak betetzen ez dituzten lantokiak ixteko lehen eguna, atzokoa trantsiziorako egun bezala har baitzitekeen. Getarian nabaritu da Espainiako Gobernuak derrigortutako itxiera eta enpresa bakan batzuk topa zitezkeen goizean zabalik, elikagaiekin, ogiaren eta eztiaren ekoizpenarekin, lotutakoak Igarategi industrialdean, adibidez. Kaia inguruan ere mugimendu gutxi, goiko bideoan ikus daitekeenez.