Koronabirusaren krisi garai honetan, PuntuEUS Fundazioak negozioak itxi behar izan dituzten ostalariei, merkatariei, kulturgileei… laguntza eskaini nahi izan die. Euren saltokietako ateak itxi behar izan dituztenentzan, agian, interneten erakusleiho bat izatea interesgarria eta erabilgarri izan liteke. Hala, egoera horretan dauden herritarrek, lehenengo urtean zehar, .EUS domeinua eta zerbitzaria kosturik gabe erabili ahal izango dituzte.

Alerta egoera dela eta euren negozioak itxi behar izan dituzten pertsonak izan daitezke, beraz, eskaintza honen onuradun. Horrez gain, ondorengo baldintza jakin hauek betetzea ere ezinbestekoa da. Deskontu-kodea eskuratzeko, eskatzaileak bere eta bere jardueraren datuekin, formulario bat bete behar du. Ondoren, formularioan bertan adierazitako helbide elektronikoan deskontu-kodea jasoko du. Kode horri esker eskatzailea eskaintza honen onuradun izan daiteke.