Autonomoek, mikroenpresek eta enpresa txikiek, baita beste zergadun talde batzuek ere, irabazi asmorik gabeko elkarteek esaterako, ekainaren 1era arte izango dute lehen hiruhilekoari dagozkion autolikidazioa eta aitorpenak aurkezteko epea. Koronabirusak eragindako krisiaren aurrean, Gipuzkoako Foru Aldundiak hartutako erabakia izan da.

Gipuzkoako foru Ogasunak zerga betebeharren betetzea malgutu eta errazteko hartutako erabakietako bat izan da honakoa. Hala, zergadunen kolektibo honek BEZaren (Balio Erantsiaren gaineko Zerga) eta PFEZaren (Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga) ordainketak atzeratzeko aukera izango du. Aurreikuspenen arabera, aldaketa honek 225 milioi euroren zerga bilketa atzeratzea ekarriko du.

Neurri horrekin batera, aipatutako kolektibo horri, foru erakundeak ekainaren 1era arte luzatu dizkio ondorengo zerba betebeharrak ere: aitorpen informatiboak eta laburtzaileak aurkezteko epea martxoaren 14tik ekainaren 1era luzatu da; eta autolikidazio eta aitorpen ez-aldizkakoak aurkezteko epea ere data berdinera luzatu dute.

Argazkia: Wikipedia