Autismoaren Nazioarteko Eguna izanik, herritarren eta erakundeen babesa erakusteko hainbat deialdi zeuden gaurko, Marea Urdinak egindako Etxetik Urdin Mundua egitasmoa eta Light It Up Blue, esaterako. Getariak biekin egin du bat, horren erakusle gaurko leihoak, balkoiak eta udaletxea. Zenbait leiho eta balkoi goizean goizetik zeuden apainduta, beste batzuk eguerdi alderako, goiza apaingarriak prestatzeko aprobetxatu baitu batek baino gehigok. Hala, material ezberdinekin egin dituzte ikur urdinak.

Udalak ere bat egin du asmo horrekin eta urdin kolorea hartu du udaletxeak eraikin publiko zein pribatuak kolore horretan argiztatzeko deia egiten duen Light It Up Blue ekimenari jarraituta. Gainera, arratsaldean, musika jarri dute herriko leku ezberdinetan.