Alarma egoera beste bi astez, apirilaren 26ra arte, luzatzea eskatuko dio Ministroen Kontseiluak Espainiako Kongresuari. Izan ere, edozien luzapen egin ahal izateko Pedro Sanchez presidenteak Parlamentuaren baieztapena behar du. Hala ere, Sanchezek luzapen gehiago egingo direla adierazi du. Argi esan du apirilaren 26tik aurrera ere konfinamenduak indarrean jarraituko duela, baina nabarmendu du egoera ona bada pixkanaka neurriak leuntzen joango direla.

Hala ere, apirilaren 9a bitartean jardunaldia eten duten funtsezkoak ez diren sektoreek lanera itzuli ahal izango dute. Horrela, Gobernuaren helburua da Aste Santuen ondoren aste honen aurretik geunden konfinamendu egoerara itzultzea. Sanchezek adierazi du datuek hoberantz egin dutela, baina, orain, ezin garela erlaxatu, egoerak okerrera egin bailezake.