SEPE-eko (Servicio Público de Empleo Estatal) zuzendari nagusiak konpromisoa hartu du ERTEen prestazioak izapidetzeko, eragindako pertsonek beren eskaria dagokion autonomia-erkidegoko enplegu-zerbitzuan inskribatuta izatea eskatu gabe. Beraz, ERTEan dauden langileentzat ez da beharrezkoa Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan inskribatuta egotea. Hala ere, LANBIDEko lan eskatzaile gisa izena eman nahi izanez gero, ondorengo web orrian, eskaera telematikoki egin daiteke.

Bestalde, LANBIDEn inskribatuta bazaude eta zure eskaera “aktibo” dagoen egiaztatu nahi izanez gero, Nire Lanbideneten bidez edo Lanbideko alta-eskaeraren erregistroaren bidez egin daiteke.

Argazkia: Urola Kostako Hitza