Datorren asteazkenean, apirilaren 8a, 19:00etan, egingo da Egunean Behin joku arrakastatsuaren final handia. ARTZAPEk jakin duenez, txapela lortzeko lehian, bertan izango da Shanti Arrieta (Txantxi Dotore) Getariako bizilaguna. Arrietak bi denboralditan jarraian eskuratu du finalerako txartela, eta aurreko finalean, gainera, emaitza oso onak lortu zituen, izan ere, bederatzigarren postuan amaitu zuen.

Itxialdia eta konfinamendua direla eta, final hau berezia izango da. Finalistek etxetik jokatuko dituzte partidak eta saioa, YouTubeko kanalaren bitartez erretrasmitituko da. Edurne Azkarate izango da aurkezlea eta guztira, 300 lehiakidek baino gehiagok hartuko dute parte. Zorte on, Txantxi Dotore!

Laugarren denboraldia

Horrela, beraz, Aste Santuko oporraldiarekin batera, denboraldia amaitu da. Hala ere, nahiz eta oraindik datarik ez zehaztu, laugarren denboraldi bat izango dela aurreratu dute jokoaren sortzaileek.