Pasa den ostiralean, apirilaren 3an, batu zen Getariako 19. Literatura Lehiaketako epaimahaia aurten aurkeztutako lanen balorazioa egiteko. Guztira, 84 irakurgai izan dituzte, 81 ipuin eta 3 bertso.

Batzuetan adostasun zabalagoarekin, besteetan zalantza gehiagorekin, Ane Zubia Iturzaeta Herri Eskolako ordezkariak, Itziar Larrañaga Euskara eta Kultura zinegotziak eta Iure Eizagirre Artzape Euskara Elkarteko ordezkariak honakoa lanak nabarmendu dituzte:

  • LH 3. maila: Nahia Otaduy Lazkanoren Tristura txikia eta Unax Zulaika Urangaren Jon eta bere futboleko taldea ipuinak.
  • LH 4. maila: Suzanna McCallumen Zaldi beltza eta Julene Basurto Olaizolaren Bizitza bakarra da ipuinak.
  • LH 5. maila: Peru Irazu Larrazabal Mozorroen armairua, Etxahun Olabarri Ezenarroren Denboraren bidaia eta Irati Vicente Ezenarroren Maddi eta izotz pistako ate misteriotsua ipuinak.
  • LH 6. mailako ipuina: Uxue Ulacia Alberdiren Animaliak surfean eta Ibai Basurto Olaizolaren Jokin Afrikan ipuinak.
  • LH 6. mailako bertsoa: Ibai Basurto Olaizola eta Uxue Ulacia Alberdiren Getaria bertsoa.
  • 14-16 urteko bertsoa: Amets Aizpurua Mancisidorren (Bas)herritar baten gogoeta.
  • Helduak: Ane Azkue Etxeberriaren Kaioen karranken artean biluzik ipuina.
Sari banaketa

Hilabete amaierarako zegoen aurreikusita 19. Literatura Lehiaketako sari banaketa. Koronabirusaren eraginez ezarritako alarma egoera tarteko, ordea, ezinezkoa izango da data horretan egitea. Oraindik ez da erabaki noiz emango zaizkien sariak irabazleei.

Hilabetearen amaieran banatuko du ARTZAPEk literatura lehiaketaren gehigarria.