Eñaut Elorrieta Getariako bizilaguna Berria Aretoan izan da. Bertan, bere azken diskoko, Irteera Argiak (2019), bi abesti kantatu ditu: Irteera Argiak eta Inesa Gaxen. Elorrietak bere bi kanta kuttun direla adierazi du, eta egunotako konfinamendu egoerak sortutako hainbat sentimendurekin bat egiten dutela esan du. Bideoa Berriaren webgunean dago ikusgai.

Berria Aretoa

Koronabirusaren eraginez kultur ekitaldi ia guztiak bertan behera geratu dira. Berriak, ordea, kulturgileen lanak hedatzan jarraitu nahi izan du eta mota guztietako sortzaileen plaza bihurtu da: musikariak, bertsolariak, abeslariak, idazleak, antzezleak… Egunero, bi hitzordu izaten dira; bata 11:00etan eta bestea 18:00etan.