Koronabirusaren eraginez, garraio publikoaren zerbitzuak murriztu egin dituzte. Hala, duela aste batzuk, Lurraldebusen zerbitzuak, bataz beste, %54 gutxitu zituzten eta ondorioz, autobus ordutegiak neurri berrietara egokitu behar izan zituzten. Orain arte, asteko egun guztietarako ordutegi bera zegoen ezarrita. Atzo jakinarazi zutenez, ordea, asteburukoa eta jaiegunetakoa aldatu egin dute.

Astegunetako ordutegiak, beraz, berdina izaten jarraituko du, baina ondorengo dokumentuan ikus daitekeen modura, larunbat, igande eta jaiegunetakoa aldatu egin da.

 

Larunbat, igande eta jaiegunetako ordutegia

 

Lotutako albisteak: