Covid-19aren ondorioz, proiektu eta ekimen ugari bertan behera edota atzeratuta geratu dira; atzeratutako proiektuen zerrenda horretara gehitu da aurtengo Euskarabentura espedizioa. Uztailean egitekoa zuten ekimena, momentuz, abuztura atzeratu dute, hala jakinarazi du Euskalabentura Elkarteak.

Abuztuan egitea, hala ere, ez da gauza ziurra. Elkartekoek adierazi dute, “egoera orokorrak baimentzen badu eta osasun baldintzak bermatzerik badago Euskarabentura Espedizioa 2020 abuztura atzeratuko da, behinik behin”. Beraz, krisi egoera honen bilakaeraren arabera, atzeratzea edota bertan behera uztea erabakiko da. Bestalde, hautatuen zerrenda eta informazio gehiago maiatzaren 31ean komunikatuko dituztela esan dute.

Argazkia: Euskarabentura

Lotutako albisteak: