Beste pertsona bat hil da Getarian Covid-19aren ondorioz, hirugarrena birusak herria erasan zuenetik. Getariako Udalak dei egin du gaur, apirilak 9, 21:00etan, etxeko leiho eta balkoietan kandela bat pizteko, hildakoa omendu eta haren senide zein lagunei dolumina eta ekartasuna adierazteko.

Koronabirusak eragindako hildako kopurua hazi egin da azken bi egunetan Hego Euskal Herrian, eta atzokoa izan zen heriotza gehien izandako bigarren eguna, 59 hildakorekin. Kutsatu kopuruak, aldiz, behera egin du. Getarian, hain zuzen ere, egunak dira kasu berririk atzeman ez dela.