Bakoitzak ahal bezala darama konfinamendua, batzuek besteek baino hobeto, errazago. “Itsasoa ikusteko gogoz nago”, esan zigun aurrekoan lagun batek eta ARTZAPEko kideok beste lan batzuetarako kalean ibili behar izan dugunez, itsasoa hurbilarazi nahi izan diogu. Hari bakarrik ez, ordea, denok itsasoa, mendia, mahastiak, auzoak, naturaren soinuak… gertuago sentitzea nahi baikenuke irudiokin.

Animo! Herriko paisaia ederrek hor jarraitzen dute, bertatik bertara noiz gozatuko.