San Prudentzioko Lagunak taldeak iragarri du aurtengo auzoko jaiak bertan behera utzi dituztela. Duela egun batzuk egin bezala, umorez betetako bideoa plazaratu dute erabakiaren berri emateko.

COVID-19ak eragindako alarma egoeraren aurretik, apirilaren 25, 26 eta 28an ziren ospatzekoak urtetik urtera jende gehiago erakartzen dituzten San Prudentzioko festak.