Bihar hasiko gara Etxealditik Euskaraldira ekimenean parte hartzeko proposamenak egiten. Egunotan, ordea, berotu eta norberaren atxikimendua azaltzeko, zenbait gauza egin ditzakegula iradoki dizuegu.

Egitasmoan parte hartu behar dugunok, etxeko balkoi edo leihoan koloretako puntu bat jartzea polita litzateke, etxetik baina elkarrekin ari garela sentitzeko. Bestalde, azpiko irudia jar dezakegu Whatsappeko profilean.

Gainera, gaur beste aurrerapauso bat egin dezakegu: jabetu al zara inoiz zein hizkuntza darabilzun teknologian? Zergatik ez dituzu gailuak eta nabigatzaileak euskaraz konfiguratzen? Hemen jaso dezakezu horretarako informazioa. Ekin!