Duela aste batzuk bildu zen epaimahaia Getariako 19. Literatura Lehiaketako sarituak erabakitzeko. Lanik gustukoenak ezagutzera ematearekin batera jakinarazi genizuen lanak irakurgai izango zirela ARTZAPEren webgunean. Gaur da, Liburuaren Nazioarteko Egunarekin bat eginda, horretarako eguna, Getariako 19. Literatura Lehiaketa atalean bildu baititugu saritutako lanak.

Aurten, gainera, sarean irakurtzeaz gain, sortzaileen ahotsean entzun daitezke lanok. Oraindik gutxi batzuk falta dira, baina datozen egunetan osatuko ditugu entzungaiak.

Hilabete amaierako ARTZAPE aldizkariarekin batera banatuko dugu literatura lehiaketaren paperezko gehigarria.