Azken asteotan asko etxean geratu gara, lanik egin gabe batzuk eta telelanean besteak. Bien bitartean, ehunka pertsonek lanera atera behar izan dute gainerakoentzako funtsezko zerbitzuak mantentzeko: zaintzaileak, garbitzaileak, gidariak, dendariak, osasun arlokoak… Sareak haiekiko euskarazko elkartasun mezuz betetzea da gaurko Etxealditik Euskaraldira ekimenaren proposamena.

Eguneroko txaloez harago, zuen esker ona adierazi dezakezue sare sozialetan nahi duzuen formatuan. Horretarako @euskaraldia eta #EtxealditikEuskaraldira erabili.