https://www.facebook.com/euskaraldia/videos/2641787392736585/

Astebete pasa da Etxealditik Euskaraldira ekimena martxan jarri zenetik. Hargatik, denbora tarte honetan proposatutako erronkekin zuek bizi izandakoa ezagutu nahi dugu: nola egin duzue? Zer sentitu duzue? Non izan dituzue erraztasunak? Non zailtasun handiagoak?

Kike Amonarriz Topaguneako presidenteak eta Rita Aldabaldetreku Euskaraldiko koordinatzaileak eman digute azken proposamenaren berri: egunoetan izandako esperientzia bat aukeratu eta nahi bezalako forman, gainerakoei kontatzea. Horretarako modua? Igandean, maiatzak 3, sareak, balkoiak eta leihoak sortutako horrekin betetzea. Animatu, beraz!